
Gaur hasi da KAE-1 liga, Zumaian. Iragarritakoa baino astebete lehenago hasi da lehia, eta gaurkoan Lekittarra izan da garaile.
Hortaz, Josu Aboitizen taldeak lortu du Zumaiako Bandera. Getaria bigarren geratu da eta Zumaia, hirugarren. Donostiarra, seigarren postuan geratu da, zazpi punturekin.
Lehen txandan aritu dira donostiarrak Castreña, Elantxobe eta Getariarekin batera.
Sailkapena
1.Lekittarra: 20:29.55 (12 puntu)
2.Getaria: 20:39.73 (11 puntu)
3.Zumaia: 20:43.39 (10 puntu)
4.Ondarroa: 20:50.80 (9 puntu)
5.Trintxerpe: 21:01.59 (8 puntu)
6.Donostiarra: 21:04.71 (7 puntu)
7.Elantxobe: 21:05.14 (6 puntu)
8.Santoña: 21:18.89 (5 puntu)
9.San Pedro: 21:24.03 (4 puntu)
10.Santurtzi: 21:28.17 (3 puntu)
11.Orio: 21:28.33 (2 puntu)
12.Castro: 21:58.20 (puntu bat)