Carlos Velak Realean jarraituko du
Realak akordioa lortu du Arsenal-ekin, eta Carlos Velak klub txuri-urdinean jarraituko du. Bestalde, Realak akordioa lortu du ere Carlos Velarekin, bere kontratua datorren lau denboralditarako luzatzeko. Aurreko kontratua 2016. urtean amaitzen zen. Aurrelari mexikarrak dagoeneko sinatu du bere kontratu berria.
Behin bere berrikuntzaren albistea ezagututa, Carlos Velak bere poza adierazi du Realean jarraitzeagatik: “Beti esan dut hau nire etxea dela, oso ondo nago Donostian, hemen bezala inon ez, eta horrela helarazi nion presidenteari nire asmoengatik galdetu zidanean. Bagenekin ez zela erraza izango, baina zorionez ondo amaitu da eta alderdi guztiak pozik gaude”.
Aurrelari mexikarrak esperantza du datorren denboraldirako: “Klubak, taldeak, anbizioa du geroz eta hobeto egiteko, eta ziur naiz ilusioz beteriko urtea egingo dugula.
Carlos Vela 2011ko udan iritsi zen Realera, eta guztira 126 partida ofizial jokatu ditu. Horietan, aurrelari mexikarrak 47 gol eta 28 asistentzia eman ditu.