Udarako ezinbestekoak diren hiru produktu jarri berri ditugu salgai! Kamisetak, poltsak eta kantinplorak.
Mattin ilustratzaileak Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainarekin bat egin du, eta guretzako bereziki kamiseta eta poltsa eder eta koloretsu batzuk diseinatu ditu. Oporretan, mendian, hondartzan, auzoko jaietan, Aste Nagusian…
Bizihitza!
Emakumeentzako (10 euro), gizonentzako (10 euro) eta haurrentzako (8 euro) modelo bana dago. Kantinplorak ere eskura ditzakezu, bost koloretan (5 euro). Poltsan edo motxila barruan sartu eta edonora eramateko oso erosoak!
Gure produktuak erosi nahi badituzu deitu 943 467236 telefonora edo idatzi
donostia@hitza.info helbidera. Gure bulegotik ere pasa zaitezke, Katalina Eleizegi kaleko 36. zenbakian gaude.