Axun Gorrotxategi espetxetik atera den unea.
Falta zitzaion zigorraren zatia betetzeko, abenduan espetxeratu zuten Axun Gorrotxetegi; eta kartzelan 206 egun horiek bete ostean, gaur aske utzi dute, 11:00ak aldera. Hilabete horietan, Martutene, Soto del Real eta Asturiaseko espetxeetan bete du zigorra. Ihesean, herbestean eta kartzelan bi hamarkada baino gehiago eman eta gero, Axun Gorrotxategik duela lau urte lortu zuen askatasuna; eta bizitza publikoa eta arrunta egin du orduz geroztik, berriro atxilotu zuten arte.
1988an, Egia auzoa utzi behar izan zuten Axun Gorrotxategik Jon Artolarekin batera. Urte asko pasa zituzten biek Mexikon lanean, baina 2003ko uztailaren 18an atxilotu egin zituzten, Mexikon bertan, hiru urtez. Gero, 2006ko maiatzean, Espainiaratu egin zituzten eta Estatuko espetxetan egotea egokitu zitzaien. 2008ko abenduan Gorrotxategik, eta 2009ko ekainean Artolak, askatasuna berreskuratu zuten. Horrenbestez, hogei urte geroago, Egiara itzuli ziren, bermepean. 2013ko abenduan, zigorra betetzeko falta zitzaizkien egunak betetzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.