Donostiabuseko autobus bat, ospitaleetara iristen (Argazkia: Mikel Goñi).
Hobekuntza ugari egingo ditu Dbus autobus konpainiak hainbat auzotako lineatan. Hobekuntza batzuk iraunkorrak izango dira eta besteak, berriz, udan zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz egindakoak. Izan ere, udaran Gautxori izeneko autobusen ordutegiak zabalduko dituzte, eta hiriko jaialdiekin bat eginez ere linea bereziak jarriko dituzte.
Hona hemen aldaketa iraunkorrak:
- 36- SAN ROKE-ALDAKONEA. Ibilbidea Indalecio Prieto kalera zabalduko dute, Aieteko Gurutze inguruan beste bi geltoki jarrita. Kale horretan ez zegoen garraio publikorik orain arte.
- 31- ALTZA-OSPITALEAK. Ibilbidea zabalduko dute, Herrera pasealeku inguruan ere zerbitzua eskaintzeko. Hala, zuzenean lotuko dituzte Txingurri, Herrera eta Altza osoa batetik, eta 27 Poligonoa, Loiola, Amara, Ospitaleak eta Aiete, bestetik.
- 8, 29 eta gaueko B3 lineetako zerbitzuek beste geltoki bat izango dute, Intxaurrondon, Garro zubiaren ondoan.
- 9- EGIA INTXAURRONDO. Uztailean, Euskadi plazako geltokia jarriko dute. Neurri horri esker, Egia eta Intxaurrondoko herritarrak Groseko Kolon, Ramon Maria Lili eta Zurriola pasealekuetara iritsi ahal izango dira.
- 25. linearen ibilbidea zabaldu egingo dugu azken ordutegietan eta Beriotik igaroko da B1 gautxori zerbitzua bezala. Hala, 25. linea, urte osoan, Bulebarretik 22:46an aterako da; eta 00:00etakoa uztailean eta abuztuan egunero eta urteko ostiral, jai bezpera eta larunbat guztietan ere bai, eta hemendik aurrera, Beriora ere iritsiko dira.
- B3- EGIA-INTXAURRONDO. Asteburuetan zabaldu egingo dute linearen ibilbidea eta Tolaregoia eta Gabriel Aresti inguruetara iritsiko da.
Dbus-ek zerbitzuak zabalduko ditu uztailean eta abuztuan, uztailaren 1etik hasita, eta zerbitzu bereziak eskainiko ditu udako ekitaldi garrantzitsuenetarako. Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan Gautxori aurreko zerbitzuak izango dira 00:00ak arte eta Gautxori zerbitzuekin lotuko dituzte. Hona hemen zabalduko dituzten ordutegiak:
5-BENTA BERRI 23:40
8-GROS-INTXAURRONDO 22:22 – 23:00
14-BIDEBIETA 22:40 – 23:00
16-IGELDO 22:35 – 23:05 – 00:00
18-SEMINARIOA 22:30 – 23:00 Pio Barojatik
19-AIETE 23:00
23-ERRONDO 22:30
25-BENTA BERRI-AÑORGA 23:20 – 00:00
26-AMARA-MARTUTENE 22:30 – 23:00
29-INTXAURRONDO HEGOALDEA 22:45
32-PUIO-ERRONDO 22:45
36-S.ROKE-ALDAKONEA Askatasunaren hiribidetik Konkorrenearantz, 22:20 – 22:50. Askatasunaren hiribidetik San Roke- Matiara, 22:10 – 22:40
Gainera, ostiral eta larunbatetan Gautxori zerbitzu gehiago jarriko dituzte, uztailean eta abuztuan. 4:00etan amaituko dira ostiral, larunbat eta jai bezpera guztietan:
- B1-BENTA BERRI-BERIO-AÑORGA
- B2-AIETE-BERABERA
- B3-EGIA-INTXAURRONDO
- B4-AMARA-RIBERAS-MARTUTENE
- B6-ALTZA B8-MIRAKONTXA-BENTABERRI-SEMINARIOA
- B9-AMARA-ERRONDO-PUIO
- B10-ZUBIAURRE-BIDEBIETA-BUENAVISTA
B1-B2-B3-B4-B6. 1:00etatik 4:00etara, 60 minuturo. 1:00etik 4:00etara 30 minuturo.
B8-B9-B10. 00:30etik 3:30era, 60 minuturo. 1:15etik 03:45era, 30 minuturo.
Autobus zerbitzu gehigarriak eskainiko dituzte udan hirian izango diren ekitaldietarako (Jazzladia, Aste Nagusia, kontzertuak, etab.). Ekitaldi bakoitzari buruzko informazioa emango da, dagokionean. Uztaileko eta abuztuko jaiegunetan, 24 eta 27 lineek 30 minutuko maiztasunez emango dute zerbitzua eta, hala, hilabete horietan, bateratu egingo dituzte asteko egun guztietako ordutegiak.