Donostia Jazzaldia Saria Toshiko Akiyosi pianistak jasoko du
Musika jaialdiak 107 emanaldi jasoko ditu uztailaren 23tik 27ra, horietatik 73 doakoak; gaur eman dute egitarau osoaren berri.
egitarau osoaren berri eman dute bertan. Gainera, Donostia Jazzaldia Saria Toshiko Akiyosi pianista eta orkestra zuzendariak jasoko duela ere aurreratu dute. Guztira, 107 musika emanaldi jasoko ditu Jazzaldiak 367 musikariren eskutik, uztailaren 23tik 27ra, eta horietatik 73 doakoak izango dira. Nazioarteko musikariak ekartzeaz gain, antolatzaileek argi utzi dute bertakoari garrantzia eman nahi diotela, hala, tokiko 37 taldek parte hartuko dute. “Kaleak, plazak eta eszenatokiak jendez beteko ditu Jazzaldiak, baina garrantzitsuena da herritarrek hiriari bizia emango diotela. Donostiak badaki nazioarteko artistez gozaten bere nortasuna mantenduz; artista atzerritarrak jasoko ditugu, herrikoi izateari utzi gabe”, nabarmendu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Azken batean, krisi garaian ere kulturaren aldeko apustua egiten jarraituko dutela aipatu du alkateak, eta donostiarrak Jazzaldiaz gozatzera gonbidatu ditu: “Gozatu luxu honetaz. Orainaz gozatzen duen hiriak etorkizuna ziurtatua bait dauka”. Hala, George Clinton, Bobby McFerrin, Wire eta The Horrors igaroko dira, besteak beste, Jazzaldiko eszenatokietatik, baina baita Delorean eta Donosti Lindy Hop bertako taldeak, beste askoren artean.
Nerea Txapartegi udaleko Kultura arduradunak eta Miguel Martin Jazzaldiaren zuzendariak hainbat daturen berri eman dute. Bi arduradunen hitzetan, datorren urteko Jazzaldia oso berezia izango da, mende erdia beteko baitu, baina hala ere, aurtengoa ez dela atzean geratuko ziurtatu dute. Berrikuntzei dagokienean, Jazzaldia lehen aldiz auzoetara zabalduko dela jakinarari du Txapartegik. Hala, uztailaren 10ean Intxaurrondon eta uztailaren 17an Egian, horren inguruko aurkezpenak egingo dituzte. Datorren urtekoari begira, herritarrei adi egoteko eskatu diete, sare sozialen bidez aurreko urteetako argazkiak eta materialak eskatzen hasiko baitita.
Toshiko Akiyosi
Jazzaldiak urtero banatu du Donostia Jazzaldia Saria 1994tik, eta artista bikainen zerrenda horri aurten beste bat batuko zaio: Toshiko Akiyosi pianista eta orkestra zuzendaria. Adituen arabera, jazz musikak azken hamarraldietan eman duen artista eraginkorrenetako bat da. Sari emate ekitaldia uztailaren 25ean egingo dute, 12:00etan, Basque Culinary Centerren, eta saria jaso aurretik bakarkako piano emanaldi bat eskainiko du sarituak berak. Sari emate horretarako sarrera doakoa eta irekia izango da, lekuak bete arte. Horretaz gain, Akiyosik Jazzaldian parte hartuko du, Lew Tabackinekin batera zuzentzen duen laukotearekin, uztilaren 26an, 18:30ean, Kursaalen.
San Telmo-DSS2016 Gauak
Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izango dela eta, San Telmo Museoan bost kontzertu antolatu dituzte euskal musikariak eta europarrak nahastuz. Iñaki Salvador pianista donostiarrak bi duo osatuko ditu Poloniako bi artistekin, Andrzej Olejniczak saxofoi jotzailearekin bata, eta Maciej Fortuna tronpetistarekin bestea. Aitor Funrundarena akordeoi jotzaileak, berriz, Pascall Battus musikari esperimental frantsesarekin inprobisazioan oinarritutako emanaldi bat eskainiko du. Kukai dantza konpainiak, Sabin Bikandik eta John Tilburyk dantza eta musika uztartuko dituzte, Bat-batean ikuskizunean. Azkenik, Telmo Triok ere bere emanaldi berezia eskainiko du.
Dagoeneko bukatu da misterioa, zabaldu dute 49. Jazzaldiaren informazio guztia. Izan ere, musika jaialdiaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur agintari eta babesleek, eta