Donostiarra zortzigarrena izan da Elantxoben
KAE-1 Ligako bigarren jardunaldian, ez du aurreko asteko emaitza hobetzea lortu Xabier Zabalaren kuadrillak.
Donostiarrak zortzigarren denbora onena egin du Elantxobeko uretan, gaur eguerdian. KAE-1 Ligako bigarren jardunaldia izan da jokatutakoa, eta Zumaiak eskuratu du bandera, 21 minutu eta 41 segundoko denborarekin. Torrekua II traineruak ez du joan den asteko postua hobetzea lortu, hirugarren txandarako borrokan aritzeko. Izan ere, Zumaiko jardunaldian seigarrena izan zen Xabier Zabalaren kuadrilla, eta hala, sailkapen orokorrean, seigarrena da, 12 punturekin.
Datorren asteburuan eremu ezagunean arituko dira arraunean Donostiarrakoak, San Pedron jokatutako baitute hurrengo jardunaldia, uztailaren 5ean, 12:00etan.
ELANTXOBEKO XXVII. BANDERA
- ZUMAIA. 21:41,67 – 12 puntu
- GETARIA. 21:43,57 – 11 p.
- LEKITTARRA. 21:49,10 – 10 p.
- ELANTXOBE. 21:58,87 – 9 p.
- ORIO. 22:08,49 – 8 p.
- SANTURTZI. 22:09,74 – 7 p.
- ONDARROA. 22:16,59 – 6 p.
- DONOSTIARRA. 22:20,99 – 5 p.
- SAN PEDRO. 22:29,69 – 4 p.
- TRINTXERPE. 22:30,89 – 3 p.
- CASTRO. 22:39,58 – 2 p.
- SANTOÑA. 23:07,38 – 1 p.