Donostia 2016k badu ereserkia
http://youtu.be/m8hhWLevk5Q
Easo kalea jai gune bihurtu zen larunbatean. Kultur Hiriburutzarako izendapenetik hiru urte bete ziren egun berean jaialdi berezi bat egin zuten, hiri osora zabaldu zen jaia.
Artejira, horrela deitu zioten hiriko hainbat gune eta artista batu zituen jaialdia. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, goizean auzoetan hasi ziren jarduerak. Diziplina artistiko anitzetako ikuskizunak eskaini zituzten, eta guztiak Easo kalean elkartu ziren arratsaldean.
Aukera horixe baliatu zuten Donostia 2016ren ereserkia aurkezteko ere: Oreka.