Euskarazko filmak 0,50 euroan alokatzeko aukera egongo da, hainbat abantailekin
‘Etxean ere zinema euskaraz’ egitasmoaren berri eman dute Udalak, Euskalbideo bideo klubak eta Zinemaldiak .
webgunean zein dendan bertan (Bergara kalea, 20) kontsultatu daiteke eskuragai dagoen filmeen zerrenda. Haurrentzako zein helduentzako eskaintza dago, eta Jose Luis Rerbordinosen hitzetan, Zinemalditik igarotako titulu garrantzitsuak topa daitezke.
Donostiarrek euren etxeetan ere euskarazko zinema kontsumitzea nahi dute Donostiako Udalak, Euskalbideo bideo klubak eta Zinemaldiak. Helburu horrekin, Etxean ere Zinema euskaraz proiektua osatu dute, eta gaur eman dute zehaztasun guztien berri. “Donostia euskalduntzen jarraitzeko beste proiektu bat da, alor guztiak landu behar baitira. Helburu zehatz bat du, etxeetan euskarazko zinema ikustea”, azaldu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Elkarlanean aritu dira hiru alderdiak, eta azkenean, herritarrentzat ahalik eta eskaintza erakargarriena osatzen saiatu dira. Hala, euro bateko kostua duen txartel berezi bat egin ostean, erabiltzaileek Euskal Bideon euskarazko filmak alokatzeko aukera izango dute, bakoitza 0,50 euroren truke. Guztira, euskarazko 133 film izango dituzte aukeran herritarrek, guztiak sail batean sailkaturik; euskaraz egindakoak, euskarara bikoiztutakoak edo euskarazko azpidatziak dituztenak.
Gaur bertan abiatuko da txartela egiteko aukera, eta abenduaren 31 arte iraungo du eskaintzak. Gainera, irailaren 1a aurretik 10 film edo gehiago alokatzen dituztenek Donostiako 62. Zinemaldirako sarrera bana jasoko dute opari. Areto eta emanaldi guztietarako balioko du sarrera horrek, Belodromorako eta Sail Ofizialeko galetarako izan ezik. Horretaz gain, uztailean eta abuztuan, filmeren bat alokatzen duten guztien artean, Zinemaldirako hamarna filmeko 4 abonu zozkatuko dituzte.
Euskal Bideoren