Suhiltzaile gidarien lan poltsa handitzeko deialdia ireki dute
Donostia.eus webgunean daude eskuragarri.
Gaurtik uztailaren 9ra arteko epea dago agiriak aurkezteko.
Donostiako Udalak suhiltzaile gidarien lan poltsa premiaz zabaltzeko hautaketa prozesurako deia zabaldu du.
Suhiltzaile gidarien betebehar nagusiak honakoak dira: prebentzio, su itzaltze, erreskate eta salbamendu jardueretan parte hartzea; erabilitako tresnak konpontzen eta garbitzen laguntzea; prestakuntza eta entrenamendu programetan finkatutako maniobrak, ariketak eta ikastaroak egitea; jasotako mezu eta larrialdietara joatea eta, horretarako izendatutako taldea osatzea eta kasu bakoitzean finkatu edo agindutako laguntza ematea. Ibilgailuak gidatzeaz gain, beharrezkoa izanez gero, lehen laguntza ere eman beharko dute.
Baldintzak
Lan poltsan sartzeko baldintzak honakoak dira: 18 urtez gorakoa izatea, Bigarren Hezkuntzako titulua izatea, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokidea izatea, C motako gida baimena edukitzea, eta suhiltzaileen oinarrizko ikastaroa egina edukitzea (gutxienez 720 orduko ikastaroa)
Izena emateko epea gaur hasi da eta uztailaren 9ra arte luzatuko da. Deialdi honen oinarriak eta eskabide eredua udaletxeko Informazio bulegoan (Ijentea 1) eta