Etxegintza Goikoa Jauregira lekualdatuko dute
Konstituzio plazako bulegoa uztailaren 7an itxiko dute, eta Mandasko Dukearen pasealekuko bulegoa, uztailaren 8an. Egun horietatik aurrera, Goikoa Jauregian eskainiko dute zerbitzua.
Udal bulegoak berrantolatzeko planaren baitan, Donostiako Etxegintzak Mandasko Dukearen pasealekuan eta Konstituzio plazan dituen bulegoak Goikoa Jauregira lekualdatuko dituzte.
Aldaketa horri esker, 2011n abiatu zen prozesuaren bukaera gisa, langile guztiak toki berean bilduko dira, eta hala, herritarrei udal etxebizitza politikaren inguruko auziak bideratzeko leihatila bakarra eskainiko zaie. Zerbitzu hauek eskainiko dituzte:
-Babes publikoko etxebizitza bat eskuratu ahal izatea, alokairuan edo jabetzan.
-Hirigintza arloko birgaitzea eta berritzea.
-Etxebizitza hutsen Alokabide udal programa.
Lekualdaketareik zerbitzuaren kalitatea hobetuko dela uste dute.