
Istripua salatzeko Amaran jarri duten pankarta. (Argazkia: Twitter / @ErnaiDonostia)
Murcia II espetxetik itzultzean izan da ezbeharra, Etxerat-ek jakinarazi duenez, joan-etorrian 2.000 kilometro egin ondoren. Autoan zihoazen bost lagunak onik daude.
Murtziaraino ia 2000 kilometroko joan-etorria egin ostean, istripua izan zuten, atzo arratsaldean, Oscar Cadenas euskal preso amaratarraren senideek, Andoainen. Kamioi baten kontra egin zuen kotxeak espetxetik bueltan zetozela. Bost lagun zihoazen ibilgailuan, tartean, Mexikotik etorritako Cadenasen alaba. Istripua, hain zuzen, etxera iristear zirela jasan zuten.
Elkartearen arabera, aurten sakabanaketak eragindako seigarren istripua da: “30 egunetik behin sakabanaketak istripu bat eragin du 2014. urtean”.