Amara Osinagako bizilagunak ostegunean hasiko dira Karmengo jaiak ospatzen
Txupina piztu eta sardina jate herrikoi batekin murgilduko dira jai giroan.
Lau eguneko jai egitaraua prestatu dute Amara Osinagako bizilagunek. Ostegunean hasi eta igandean bukatuko dira Amara Osinagako jaiak. Ostegun arratsaldean txupina piztearekin batera piztuko dira jaiak. Sardina jate herrikoia egingo dute auzotarrek, jaien hasiera ospatzeko. Ostiralean, Gari Montxo eta Joselontxo pailazoen haurrentzako emanaldi bat eskainiko dute, eta ondoren, danborrada batek girotuko du auzoa, kalez kale. Larunbatean haur eta gaztetxoek birziklatutako materialak lantzeko tailer batzuetan parte hartzeko aukera izango dute, eta auzotarrak patatata tortilla onenaren saria eskuratzeko leihatuko dira. Martin Berasategi sukaldaria izango dute gonbidatu berezi gisa. Gauean su artifizialek eta zezen suzkoak gaua argituko dute. Igandean auzoko helduak omenduko dituzte, eta ondoren, dotore jantzita poteoa egingo dute auzoan. Gregorio Ordoñez kalean agurtuko dituzte jaiak 21:00etan.
[box]
EGITARAUA:
Osteguna, uztailak 10
– 19:45 Festen pregoia Ismael Fritxik aktorearekin (Gregorio Ordoñez kalea).
– 19:55 Txupina eta jaien hasiera (Gregorio Ordoñez kalea).
– 20:00 Sardina jate herrikoia (Gregorio Ordoñez kalea).
Ostirala, uztailak 11
– 17:00 Buruhandi eta erraldoiak.
– 18:00 Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Kontxo-Kontxo ikuskizunarekin.
– 19:30 Karmengo danborrada. Gau-erdi txarangarekin auzoko kale eta plazak zeharkatuko ditu.
– 21:30 Auzo elkarteak luntx bat eskainiko dio danborradari.
– 23:15 Lehen zezen suzkoa irtengo da (Gregorio ordoñez kalea).
– 23:00 Dantzaldi herrikoia DJ Burundarekin. Atsedenaldian, bigarren zezen suzkoa aterako da.
Larunbata, uztailak 12
– 10:00 Diana.
– 11:00 Haurrentzako motor lasterketa (5 urtetik beherakoentzat) eta patinete lasterketa (6 eta 10 urte bitartean). Haur jolasak eta makillaje tailerra.
– 12:00 Trikitixa Marzelino Soroa plazatik.
– 13:00 Aperitiboa Eibar plazan, Mamelena elkarteak eskainita.
– 16:00 Mus Txapelketa (Baldomero Anabitarte plazako Etxalde tabernan).
– 16:30 Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean hainbat eskulan prestatuko dituzte tailer batzuen bidez. Birziklatutako materialak erabiliko dituzte lantegietan (Marzelino Soroa plazan).
– 18:00 Txokolate jana (Marzelino Soroa plazan).
– 19:00 Patata tortila lehiaketa. Gonbidatu berezia: Martin Berasategi sukaldaria (Arcco merkataritza gunea).
– 19:30 Disney ikuskizuna.
– 22:45 Su Artifizialak eta zezen suzkoa (Amaiur parkean).
– 23:30 Eureka Musical Show ikuskizuna eta zezen suzkoa (Gregorio Ordoñez kalea)
Igandea, uztailak 13
– 10:30 Diana.- 11:00 Gau Erdi txaranga.
– 11:00 Helduei omenaldia. Auzoko eta Zorroaga zahar egoitzako helduei omenaldia Marzelino Soroa plazan.
– 12:00 Poteo dotorea Gau Erdi txarangarekin, Gregorio Ordoñez kaletik abiatuta.
– 13:00 Urtokik eskainitako aperitiboa Karakasko Konpainiaren kalean.
– 16:30 Longboard festa Gregorio Ordoñez kalean.
– 18:00 Bizkotxo lehiaketa Marzelino Soroa plazan.
– 19:30 Karmengo danborrada.
– 21:00 Festen bukaera Gregorio Ordoñez kalean: Balearen igoera, Karmengo danborrada eta cava kopatxoa.
[/box]