Donosti Cup txapelketak hiriko futbol zelaiak bete ditu
Euskara eta gazteleraz gain, beste hainbat hizkuntza entzun daitezke egunotan Donostiako futbol zelaietan. Izan ere, Donosti Cup txapelketa jokatzen ari dira bertako eta nazioarteko 423 neska-mutil. Ttartean, Portugal, Belgika, Espainia, Alemania, Katalunia, Ingalaterra, Kanada, Mexiko, Ekuador, Nigeria, Sahara eta Indiatik iritsitako taldeak dabiltza, besteak beste. Hala, futbolaren aitzakiarekin, beste hainbat balore jasotzen ari dira partaideak, sexu, arraza, jatorri zein hizkuntza desberdintasunak oztopo izan gabe.
Zehazki, 10 eta 19 urte arteko haur eta gaztetxoak dabiltza lehian atzotik, eta halaxe arituko dira larunbateko finalak iritsi arte. Eguraldia hala nolakoa izaten ari da, eta partida bat baino gehiago euripean jokatu behar izan dituzte, baina horrek ez du jokalarien grina zapuztu, eta zaleek ere ez dute hutsik egin.
Puioko eta Egiako Matigoxotegi zelaiak bisitatu ditu IRUTXULOKO HITZAk, eta bertan jasotako irudiak bildu ditu.
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Matigoxotegi. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)
- Puio. (Argazkia: E. Zabala)