Bi gazte atxilotu dituzte, Uliako taberna batean lapurreta egin dutelakoan
Ertzaintzak 20 eta 22 urteko bi lagun atxilotu ditu gaur goizean, indarrez eginiko lapurreta delitua egotzi diete. Ustez, Uliako taberna bateko beira apurtu dute kutxa batekin. Gaur hirurak laurden gutxi inguruan ohartarazi dute Ertzaintza, tabernan entzuten ziren kolpeak direla eta. Polizia bertara joan da, eta Ertzaintzaren arabera, bi pertsona korrika hasi dira ihesean, Alejandria kalerantz. Gazte bat bertan atzeman du poliziak. Bestea Zurriola hiribidean atzeman dute.
Hurrengo orduetan epailearen aurrera eramango dituzte bi gazteak.