Ia 6.000 lagunek lortu dute plaza Kirol Ekintzak 2014/15 kanpainako ikastaroetarako
Guztira, 5.892 pertsonek plaza lortu dute (aurkeztutakoen %98,40), irailaren 30ean hasiko diren kirol jardueretako kanpaina hau osatzen duten 1.620 ikastaroetan. Aurretiko izen-ematea egin duten gainontzeko pertsonak (98) itxaron zerrendetara pasako dira, urtean zehar ikastaroetan sortzen diren bajak okupatu ahal izateko.
Izen-emate gehien bildu dituzten jarduerak hauek izan dira: umeei zuzendutako igeriketa (1.703), Pilates (1.580) eta ziklo-indoor (1.525). Ikastaro hauetako batean plaza bat lortu duten pertsonei, Donostia Kirolak gogorarazi nahi die datorren irailaren 3a arte plaza ordaindu eta, beraz, konfirmatzeko aukera izango dutela. Egun horretan, zenbatekoa kargatuko zaie ordainketa helbideratu dutenei eta besteek datozen egunetan jasoko dutela bere etxean ordaintzeko agiria.
Kirol Txartelaren harpidedun oraindik ez diren pertsonek eta kirol ikastaro hauetan deskontuak izan nahi badituzte, harpidetza hori irailaren 3a baino lehenago tramitatu beharko dute. Era berean, Manteo, Mons, Pio Baroja eta Zuhaiztiko harpidedunek ere zenbait deskontu izango dituzte, baina bakarrik harpidetza duen kiroldegian antolatzen diren jardueretarako.
Plaza libreak
Dena den, oraindik plaza libre asko gelditzen dira kirol jarduera gehienetan, eta horregatik uztailaren 21etik aurrera jarduera guztietarako izen-emateak egin ahal izateko epea irekiko dute.
Donostia Kirola-ko bulegoetan zein Altza, Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo eta Egian egin ahal izango dira Donostia Kirolak zuzenean antolatzen dituen jardueretarako, eta Manteo, Mons, Pio Baroja eta Zuhaizti udal kiroldegietan soilik kiroldegi bakoitzean antolatzen diren jardueretarako.
Adierazi behar da, bestalde, Kirol Ekintzak 2014/15 Kanpainan Tenis Ondarreta udal instalazioetan, Anoetako Arte Martzialetako udal Zentroan eta Txuri Urdin Izotz Jauregian antolatzen diren jarduerak ere sartuta daudela. Interesatuta dauden pertsonek instalazio hauetara jo dezakete eta bertan informazio guztia jasoko dute.
Plaza libreak gelditu diren ikastaroetan izena emateko epeari uztailaren 21ean hasiera emango zaio, bulegoetan zein udal kiroldegietan