Liburuaren aurkezpenaren irudia. (Gipuzkoa
Bazterrak Marrazten izena du argitalpenak, eta Tabakalerak bultzatutako Scanner Ibiltaria egitasmoaren barruan dago.
Garazi Lopez de Etxezarretak, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak,
Bazterrak Marrazten liburua aurkeztu du gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Liburu hau euskal artista batzuek egindako 29 marrazkiz osatuta dago, eta liburu baten sorkuntzarako osatu behar diren fase guztiak azaltzea izan du helburu nagusia.
Bazterrak Marrazten egitasmoa Tabakalerak asmatutako Scanner Ibiltaria deituriko proiektuaren barnean dago.
Ricardo Azkargorta, Dei Gaztelumendi, Udane Juaristi, Josu Maroto eta Julen Ribas artistek arratsalde batean egin zituzten 29 marrazkien bilduma bat da. Imanol Tapia izan da liburu honen edizioa eta maketazioa egin duena. Liburuaren aurkezpenean, Kultura zuzendariarekin batera, Josu Maroto, Udane Juaristi eta Dei Gaztelumendi parte hartu dute. Azken hau, Paramount Pictures-entzat lanean dihardu, gidoigile eta zuzendariekin batera film berriak irudikatzen laguntzen.
Bazterrak Marrazten artista euskaldun hauek koaderno batean egin zituzten obren bilduma bat da. Ondoren, digitalizatu, maketatu eta eskuz egin dena, liburu txiki hau publikatzeko.