osu Ruiz, Donosticupen parte hartu duen Palestinako taldearekin.
Palestinarrei elkartasuna adierazteko bandera palestinarra jarri du gaur udal gobernuak udaletxeko balkoi batean. Israel Palestinan egiten ari den eraso militarren aurrean kezka eta haserrea helarazteaz gain, elkartasuna adierazi nahi die keinu honen bidez Udal Gobernuak: “Israel nazioarteko erakundeen kide izanik eta bere burua estatu demokratikotzat duen estatua izanik, azken egunotako sarraskiak ulertezinak dira. Israel herri palestinarraren aurka egiten ari den erasoak jada dozenaka hildako eragin ditu, tartean haurrak direlarik. Gazako bonbardaketez gain, ehundaka pertsona atxilotu eta espetxeratu ditu Israelek Zisjordanian. Palestinarren etxeak ere botatzen ari da lurralde horretan Israel”.
Donostiako Udal Gobernuak eraso hauek bertan behera utz ditzan eskatu dio Israeli. Era berean dei egin dio nazioarteko komunitateari, Europako Batasunari bereziki, Israeli presioa egin diezaioten herri palestinarraren eskubideak bermatzeko. Donostiarrei dei egiten die palestinarren aldeko eta giza eskubideen aldeko mugimenduetan parte hartzera.
Gaur bertan Josu Ruiz behin-behineko alkate eta Kiroletako zinegotziak Donosti Cup-era bisita egin du eta Palestinako taldeari babesa eman dio.