Salamanka pasealekuaren zati bat itxi egingo dute oinezkoentzat eta bizikletentzat, lanak direla eta
Pasealeku Berrira joateko, San Juan kaletik joan beharko dira oinezkoak eta bizikletak.
Autoentzako txandakako pasabidea izango duen errail bat irekiko dute.
Azken denboraleak itsasertzean egindako kalteak konpontzen ari dira Salamanka pasealekuan, eta lan hauek zenbait aldaketa eragingo dituzte zirkulazioan. Asteazkenean autoentzako errail bat jarriko dute abian Salamanka pasealekuan, zehazki San Juan kalea eta Aldamar kalearekin bat egiten duen tarte horretan. Zati horretan ezingo dira oinezkoak eta bizikletak sartu.
Kosta departamenduak lanek bi aste iraungo dutela komunikatu dio udalari. Udal Gobernuak lanek ahalik eta gutxien irautea espero du, “hiriaren irudiarentzat kalte nabarmena dakartelako turista asko datozen urteko garai honetan”.
Pasealeku Berrira joateko, oinezkoak eta bizikletak San Juan Kaletik joan beharko dira. Argazkilarien Elkartetik pasata. Ingurumen Ministerioaren barruan dagoen Kosta departamenduak obrak datorren asteazkena 18an hasiko direla komunikatu dio gaur Udalari. Garabi handi bat eskatuko duten lan hauek bi asteren bueltan amaituko direla ziurtatu du gainera.
Gauetan zirkulazioa irekita egongo da, garabiaren hankak kenduko dituztelako.