(Bideoa) Udala 'Baso bete ur' kanpainarekin bat
Euskal Fondoa sentsibilizazio eta parte hartze kanpaina bat sustatzen ari da, ura eta emakumea ardatz hartuta. Ondorengo bideo honetan ikus daitekeenez Lankidetza sailak ere bat egin du For a glass of water nazioarteko kanpainarekin bideo bat eginez.
Horixe da bidea. Ura oinarrizko eskubide bat dela adierazteko elkartasun bideo bat grabatu eta Euskal Fondoaren webgunera bidal daiteke. Elkartasun mezuak Europa osoa zeharkatu, Saharatik igaro eta El Salvador arte iristea da helburua. Baso bete ur 100 kilometro dira, eta Euskal Fondoak herritar nahiz elkarteei parte hartzeko gonbita luzatu die.