Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia irabazi du Irati Mendiak
Getaria-Zarautz 44. Itsas Zeharkaldi ezaguna jokatu zuten 1.800 igerilari inguruk, atzo goizean. Guztira, 2.800 metro egin behar izan zituzten partaideek, Getariako Portutik eta Zarauzko Munoara, eta Antiguako Irati Mendia izan zen emakume azkarrena, 35 minutu eta 18 segundoko denborarekin. Gizonezko txapelduna, berriz, Mallorcako Marco Rivera izan zen (34:20). Mendiak lau aldiz irabazi du proba hori, eta atzokoan, gainera, Groseko Ainhoa Oñatibiak 2006an ezarritako marka hobetzea lortu zuen.
Gaztea den arren, igeriketa zeharkaldietan esperientziaduna da Mendia. Ur irekietako igerilaria da, eta bere maila agerian utzi du behin baino gehiagotan. Santa Klara uhartearen XIV. zeharkaldia irabazi zuen 2011n, eta Pasealeku Berriko Igeriketa Zeharkaldiko txapelduna ere izan da azken bi urteetan.
GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIA. SAILKAPENA:
Emakumezkoak.
1.- IRATI MENDIA GARCIA
2.- NEREA EGIA LARRINAGA
3.- IBONE SANCHEZ GARMENDIA
Gizonezkoak.
1.- MARCO RIVERA MIRANDA
2.- HAIGOR ARANGUREN FUERTES
3.- AITZOL ARRILLAGA ULAZIA