Adi ibili Aste Nagusian!
http://youtu.be/2p2oCUJ2ADY
Urtero bezala, IRUTXULOKO HITZAk Aste Nagusiaren jarraipena egingo du, irutxulo.hitza.eus webgunearen zein sare sozialen bidez: Twitter, Facebook eta Youtube.
Aurtengoa, ordea, desberdina izatea nahi dugu, eta horretarako, zuen laguntza behar dugu. IRUTXULOKO HITZAko lau kazetari arituko gara lanean: @Nerea_lr, @AgurtzaneAltuna, @EstiZabala eta @LideFerreira. Horietako kazetari bat ikusten duzuenean, argazki bat atera eta Twitter erabiliz publikatu, #nondagohitza traolarekin batera.
Nola jakin zeintzuk garen? Mattinek diseinatutako kamiseta zuriekin ibiliko gara; eta noski, kamerarekin eta sakeleko telefonoarekin ikusiko gaituzu lanean. Gainera, kazetariok non gauden adieraziko dugu etengabe, gure Twitter kontuen bitartez, gure arrastoaren berri izan dezazuten.
Aste Nagusian zehar jasotzen ditugun txio guztien artean, zozketa bat egingo dugu. IRUTXULOKO HITZAko materiala eramango du opari irabazleak (kamiseta, poltsa eta kantinplora), baita astekariaren harpidetza bat ere, beretzako edo oparitzeko.