Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berri Jaume Ponsarnau bihar aurkeztuko dute Illunben
Gipuzkoa Basketek entrenatzaile berria du: Jaume Ponsarnau (Tarrega, 1971). Bi denboraldirako sinatu du talde donostiarrarekin, eta bihar aurkeztuko dute Illunben, 10:30ean. Ponsarnau ia bere kirol ibilbide guztia Manresa taldeari lotuta egon da. Espainiako selekzioaren laguntzaile gisa aritzeko eskaintza jaso zuen, Jose Antonio Orenga entrenatzailearen ondoan egoteko, abuztuan jokatuko duten Munduko Txapelketan. Entrenatzaile katalanak, ordea, kargu hori ez hartzea erabaki du, Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile izateko.