49. Jazzaldia abian da
http://youtu.be/XqziJUJXRYg
49. Heineken Jazzaldia hasi da dagoeneko, eta igandera bitarte hiria musikaz beteko da. Guztira, 112 emanaldi eskainiko dituzte, hamazazpi agertokietan. Horietako 78 kontzertu doakoak izango dira. Jazzaldian parte hartuko duten izar handien artean aipatzekoak dira Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea & Stanley Clarke, George Clinton, Nicholas Payton, Sun Ra Centennial Dream Arkestra, Dee Dee Bridgewater, Echo & The Bunnymen, John Scofield, Dave Holland, The Horrors, Delorean, Muhal Richard Abrams, Bugge Wesseltoft, Enrico Rava eta Snarky Puppy.
Aurreko urteetako tradizioari jarraiki, Jazz Band Ball arrakastatsuak izango du protagonismoa gaurkoan, Zurriola hondartza eta Kursaaleko terrazetako lau agertokietan. Zortzi taldek txandaka joko dute, 20:00etatik goizaldera bitarte. Sarrera doakoa da.
Egitarau osoa ikusteko, sakatu hemen.