Hondakin organikoaren bilketa 79 tonatik 120 tonara igaro da lau hilabetean
Jokogarbia.donostia.org webgunea, 010 telefonoa edo Udal Info-ren bulegoetara joatea dira.
Parte hartze datuak
2016rako aurreikusitako izen emate kopuruaren ia erdia lortu dute dagoeneko; familien %40ra heltzea da helburua, eta %17,58k eman dute izena.
Uztailaren 30ean bukatuko dute hiri guztian edukiontzi marroien ezartzea baina informazio kanpainarekin jarraituko dute iraila arte gutxienez. Izan ere, Nora Galparsoro, Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “auzo batzuetan oraintxe jarri dira edukiontzi berriak, beraz herritarrei informazioa ematen jarraitzea garrantzitsua dela uste dugu. Gainera, jende asko beste auzoetako emaitzak ikusitakoan animatzen da”.
Hondakin organikoa biltzeko sistema berria abian jarri zutenetik nabarmen igo da bilketa; 79 tonatik 120 tonara igo da kopurua lau hilabetean. Apirilean 78,7 tona bildu ziren; maiatzean, 96 tona, eta ekainean, 120 tona. Uztailean 160 tonara iristea aurreikusi dute.
Txartel bidez irekitzen den edukiontzi marroia erabiltzen hasi den familia kopuruak ere gora egin du, eta Galparsororen arabera, joera horrekin jarraituko dute. Batez beste, 50 izen emate berri jasotzen dituzte egunean. Zinegotziaren esanetan, oso pozik daude sistema berria izaten ari den harrerarekin, eta aurreikuspen guztiak gainditzen ari direla nabarmendu du. Gaur egun, 13.410 familiak (%17,58) erabiltzen dute bosgarren edukiontzia.
Familiez gain, merkatari, saltoki edo bestelako jardueraren bat egiten duten donostiarren konpromisoa azpimarratu du Galparsorok. Ia mila dira organikoaren bilketa zerbitzua erabiltzeko izena emanda dauden jarduera ekonomikoak.
Behin edukiontzi marroiak auzo guztietan jarrita, informazio kanpainarekin jarraituko dute, eta poltsak banatzeko makinak jartzen hasiko dira. Hilabete honetan Amaran eta Grosen lau makina jarriko dituzte, eta ondoren gainerako auzoetan.
2016rako birziklatze tasa %60ra heltzea da udal gobernuaren helburua, eta familien parte hartzea berriz, %40ra. Sistema berria abian jartzeko, Donostiako Udalak 400 edukiontzi, poltsak banatzeko 22 makina eta bi kamioi erosi ditu.
Lehen balorazio positiboa egin ondoren, oraindik izena eman ez duten herritarrak animatu ditu Galparsorok. Horretarako bideak,