'Itsaso berean elkarrekin arraun' izango da Donostiako Piraten leloa
Bederatzi kofradiek osatzen dute jada komunitatea eta Aste Nagusirako prestatu duten egitarauaren berri eman dute.
izanpirata.info webgunean eman beharko du izena, abuztuaren 4a aurretik. Abordatze Txikiaren txanda, berriz, ostegunean izango da, eta bertan parte hartu nahi duten haurrek abuztuaren 8a baino lehen eman beharko dute izena, abordaiatxikia@gmail.com posta elektronikora idatziz.
Kalefesta, lehen aldiz
Kalefesta Elektrotxaranga topaketa ere egingo dute, lehen aldiz. Hainbat tokitako elektrotxarangak batuko dira asteartean, La Flamenkan, 18:00etan, eta kofradia bakoitzak horietako batekin egingo du arratsalde pasa. Ondoren, 21:00ak aldera, guztiek bat egingo dute berriro ere, eta abesti batekin bukaera emango diote topaketari.
Piraten Aste Nagusia igandeko Irrikitaldiak itxiko du. Hala, garai bateko jantziak soinean dituztela bat egingo dute piratek, eta hainbat parodia egingo dituzte Parte Zaharrean barrena.
Kofradien egitarauei dagokienez, kartelen eta sare sozialen bidez emango dute euren egitarauaren berri. Edonola, honakoak izango dira kofradia bakoitzaren jarduera nagusiak: Aingura (Bizifesta ostegunean eta eragile sozialen azoka larunbatean), Eskifaia (jolasak asteazkenean eta Kudrillen Eguna ostiralean), Pirata Bihurriak (haurren eguna ostegunean), Sardiñerak (Sardiñerria festa asteazkenean), Ubarroiak (Aingurarekin batera Bizikloteoa), Xibaro (Xibaro Eguna, larunbatean), Kalepoza (Bizikrossa Urgulera larunbatean), Traganarrua eta Antiguako Kofradia (Aste Nagusia baino lehen aurkeztuko dituzte euren egitarauak).
PIRATEN ASTE NAGUSIKO EGITARAU KOMUNA:
Donostiako Piratak jairako prest dira, izan ere, prest dute jada 2014ko Aste Nagusiko egitaraua, Itsaso berean elkarrekin arraun lelopean. Sekula baino kofradia gehiago izango dituzte piratek, bederatzi guztira: Eskifaia, Pirata Bihurriak, Xibaro 77+, Sardiñerak, Aingura, Kalepoza, Antiguako Kofradia, Ubarroiak eta Traganarrua Intxaurrondoko Kofradia. Kofradia bakoitzak bere egitarau propioa osatu du, baina aldi berean, pirata guztien artean egitarau komun bat egin dute. Hainbat pirata bildu dira gaur goizean Kaian, eta Mireia Mochalesek eta Batiste Ezeizak egitarau nagusiaren zein kofradiek antolatutako ekitaldi nagusien berri eman dute. “Iaz esaten genuen, Aste Nagusi desberdinez osatutako Aste Nagusi oso bat lortu nahi genuela, eta aurtengoan honetara bidean gaudela argi daukagu. Izan ere, sekula baino kofradia gehiagok osatuko dugu piraten Aste Nagusia”, azaldu du Ezeizak.
Egitarau komunaren barnean, hainbat jarduera antolatu dituzte, eta aurten ere asteleheneko Abordatzea izango da pirata gehien bilduko dituen jaia. Edonola, egitarau orokor horrek jarduera gehiago jasoko ditu. Hala, azken urteetan egin duten moduan, piraten Aste Nagusiari hasiera emateko, Kaian elkartuko dira abuztuaren 9an. Hala, Ezkila eta Matti kapitanei ongietorria egingo diete, eta ondoren txupina botako dute. Bestetik, igandean, II. Argazki Rallya egingo dute, egun osoan zehar. Hiru gai ezarriko dituzte antolatzaileek, eta gai bakoitzeko argazki bana aurkeztu beharko dute partaideek. Esan bezala, astelehena izango da egun handia, Abordatze Eguna, eta parte hartu nahi duenak
- Abuztuak 9, larunbata.
- Abuztuak 10, igandea.
- Abuztuak 11, astelehena. ABORDATZE EGUNA
- Abuztuak 12, asteartea.
- Abuztuak 14, osteguna.
- Abuztuak 17, igandea.