KalepOza kofradia: "Arrosa fuksia kolorea aukeratu dugu poztasuna eta jai giroarekin lotzen dugulako"
http://youtu.be/fko6MT_TJOU
Txupin alternatibo bat egingo dute gaur (larunbata) 19:00etan, Urgulleko ikurrina dagoen lekuan.
Aste Nagusi Piratak bost kofradia berri izango ditu aurten: Aingura, Filibusteroak, Ubarroiak, Traganarrua eta KalepOza. IRUTXULOKO HITZAk azken honetako kide diren Izaro Goitisolo eta Iñaki Oiarzabalekin hitz egin du, KalepOza nondik datorren azaltzeko eta egun hauetarako prestatu dutenaren berri emateko. Aste Nagusiari kolorea eta poza ematera datozela aitortu dute, eta Parte Zaharreko hainbat lagunek sortutako kofradia bada ere, nahi duenak parte hartu dezakeela azaldu dute.
Gaur, larunbata, 21:30ean emango diote hasiera Aste Nagusi Piratari, baina lehenago kofradia bakoitza elkartuko da eta hainbat jarduera egingo dituzte. KalepOzarena izango da bereziena; izan ere, Urgulleko ikurrinatik txupin alternatibo bat botako dute, 19:00etan.
[box]
KALEPOZA KOFRADIAREN EGITARAUA
Larunbata 9
- 19:00. Pretxupina, Urgulleko ikurrinan.
- 11:30. Hockey tailerra, La Flamenkan.
- 18:00. KaleFesta elektrotxarangarekin, La Flamenkatik abiatuta.
- 19:30. Playback lehiaketa, La Flamenkan.
- 11:30. La Flamenkatik hasita, Bizikrosa Urgullera.