Ubarroiak kofradia: "Animaliak garen heinean, beste kofradiekin pike pixka bat eduki nahiko genuke"
http://youtu.be/5UciDx3WoR8
Bihar (igandea) gosari pirata egingo dute, 8:00etan, La Flamenka gunean.
Parte Zaharrean egin izan diren jarduerak Donostia osora zabaltzea dute helburu Ubarroiek, eta hori hala izateko, beraiek Grosen egingo dute lan. Kofradiako kide den Gillen Martinez de la Hidalgarekin izan da IRUTXULOKO HITZA eta izenaren jatorriaren inguruan hitz egin du. Animaliak diren heinean, naturarekin gertutasuna izan nahi dute, baina baita beste kofradiekin “pike pixka bat” ere.
Bestalde, ubarroi mota desberdinak egoteari indarra eman nahi diote, eta era askotako ubarroiak egon daitezkeela azpimarratu du Martinez de la Hidalgak, kofradian parte hartu nahi duen orori gonbitea eginez.
Euren jardueren artean, bihar, igandea, jaien hasieraren osteko gosari pirata egingo dute. La Flamenka gunean izango da eta 8:00etan elkartuko dira bertan.
[box]
UBARROIAK KOFRADIAREN EGITARAUA
- Larunbata 9
- Igandea 10
- Astelehena 11
- Asteartea 12
- Osteguna 14