Patata Tropikala antzerki taldeak Easo plaza alaitu du
http://youtu.be/jzUrlqtdcjY
Patata Tropikala taldeak Kondaira baten truke antzezlana eskaini du gaur Easo plazan. Euri zaparradak direla eta, ikuskizuna ezin izan dute amaitu, baina hurbildu diren guztiek ia ordubetez gozatu dute antzezlanaz.
IRUTXULOKO HITZA bertan izan da, eta Patata Tropikala taldeko zuzendari eta antzezlanaren egileetako bat den Iker Etxarrirekin hitz egin du. Etxarrik gaurko antzezlanaz gain, ikuskizunak bera sortzeko prozesuaz aritu da.