
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
Pasealeku Berriko igerialdiako parte hartzaileek proba gogorra izan dute. Itsaso zakarrari aurre egin behar izan diote igerilariek. Zurriolatik Kontxaraino egiten dute igeri, baina itsaso zakarra dela eta ibilbidea aldatzea erabaki dute. Kontxan hasi dute proba, ondoren kaira joan dira igerilariak, ondoren Santa Klara irlara joateko, eta azkenik, Tenisaren pareraino igeri egin dute, berriro Kontxako handartzara itzuli aurretik.
Guztira 461 parte hartzaile izan dira. Gizonezkoetan, AEBetako Bejamin Kanute izan da onena, 34 minutu eta 23 segundu behar izan ditu ia 3.000 metroko ibilbidea egiteko. Emakumezkoetan, Irati Mendia donostiarra nagusitu da, 35 minutu eta 54 segundotan egin du itzulia.