Zezensuzkoen historia ezagutu dute
Donostiako Zezensuzkoen taldearen 30. urtemuga dela eta, hiriko eta beste hainbat herritako zezensuzkoen erakusketa bat jarri dute Gipuzkoa plazan.
Gaur egun berezia da Donostiako Zezensuzkoen taldearentzat. Hogeita hamar urte dira lehen zezensuzkoen entzierroa egin zutenetik, eta gaurko hainbat jarduera berezi prestatu dituzte. Besteak beste, erakusketa bat jarri dute Gipuzkoa plazan, herritarrek zezensuzkoak gertutik ikusteko aukera izan dezaten. Eta ez bakarrik Donostiakoak (sei dira), hainbat auzo eta herritakoak ere bai. Guztira hogeita hamar zezensuzko erakutsi dituzte. Horiek guztiak aterako dira gaur gauean, elkarrekin.
Zezensuzko bakoitzari buruzko informazioa ere jaso ahal izan dute bisitariek. Añorgako zezensuzkoa adibidez Angel izeneko gizon batek egin zuen 1998an. Argia dantza taldearen enkarguz egin zuen. Dantzaren bat egiteko erabili ondoren,Arkaitz dantza taldeari oparitu zioten. Urtero Karmengo jaietan ateratzen da zezensuzkoa. Herrerakoak, ordea, gutxienez 25 urte ditu. Ustez, Zaragozako pirotekniak egin zuen. Urtero, San Joan festetako suaren inguruan dantza egiten du. Altzan ere aspaldikoa da zezensuzkoaren ohitura. Egun daukatenak 10 urte ditu. Festen azken egunean plazara ateratzen dute. Jolastokietakoa auzoko festetan ateratzen da 1986. urtetik. Hego Intxaurrondokoa duela 20 urte baino gehiago, hai batzorde batek Hego Intxaurrondokoari oparitutakoa da. Ipar eta Hego Intxaurrondoko festetan ateratzen da.
Errenteria-Oreretakoak ere baziren Gipuzkoa plazan. Madalenetan egunero ateratzen dira. lazara joaten dira Iriyarena doinua dantzatzera. Festetako lehen egunean danborradarekin batera dantzatzen dira. Gaur egungo zezenek 8 urte inguru dituzte. Zaharrak 30 bat urte ditu. Hernanikoak ere bai. Inauterietako jaiekin lotuta daude zezensuzkoari buruzko lehen aipamenak, XIX. mendekoak. XX. mendean San Joan jaietan agertu ziren. 2006. urtetik aurrera San Joan egunean ateratzen dira. Pasaia, Irun, Astigarraga, Lezo, Tolosa… Bakoitzaren berezitasunak ezagutu dituzte herritarrek.
Argazkia zezensuzkoekin
Donostia Festak-eko langileak ez ezik, Argazkilarien Elkarteko kideak ere lan eta lan aritu dira erakusketan. Herritarrei aukera eman diete zezensuzkoekin argazki bat egiteko. Ilara egin behar izan dute, jende askok lortu nahi zuen-eta irudi berezi hau.
[Gallery=190]