Joxe Migel Barandiaran eta Luis Pedro Peña Santiago kaleen artean dagoen plazak eramango du 1979an hildako zinegotzi donostiarraren izena.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak plaza bati 1979an Batallon Vasco Español delakoak eraildako Tomas Alba zinegotziaren izena jartzea adostu du. Akordioa iraileko Udalbatzara eramango dute. 1980an bere izena jarri zitzaion Astigarragako kale bati (orduan Donostiako udal eremuan zegoenean) eta bertan Tomás Muruaren monolito bat jarri zitzaion oroitzapen gisa 1984an. 1979ko irailaren 28ko goizaldean, Astigarragako Kako jatetxean afaldu eta gero eta autoa aparkatuta zeukan tokira zihoanean, Tomas Alba ehiza-eskopeta batekin tirokatu zuten ezezagun batzuek. Ospitalera eraman zuten, baina iritsi zirenerako hilotza zen. Atentatua Batallon Vasco-Españoleko Iturbide Komandoari egotzi zitzaion. Izan ere, epailearen aurrean Ignacio Iturbide eta Ladislao Zabala ultraeskuindarrek gertatutakoa aitortu zuten eta 231 urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion bakoitzari zazpi erailketen ondorioz.
Gatazka politikoak eragindako indarkeriaren biktima izan diren zinegotzi donostiarrei buruzko adostasun orokor baten ondorioz, Tomas Alba omendu zuten, Gregorio Ordoñezekin batera, Udal barruan plaka bat ezarriz. Fernando Mugica Herzog 2006an omendu zuten beste plaka batekin.