Lorategi Hiriko aparkalekua (Argazkia: Estitxu Zabala)
Udal gobernuari azalpenak eskatu dizkio EAJ alderdiak, Loiolako Lorategi Hiriko aparkalekua dela eta. Izan ere, jeltzaleen arabera, Irasmo baserriari zegokion eremuan aparkalekua egin zuten 2004an, eta epai batek lur hori euren jabeei itzultzeko eskatzen du, kalte-ordainak ordaintzearekin batera. Beraz, EAJ kezkatua dago etorkizunean loiolatarrek izango dute aparkatzeko lekuaren inguruan. “Odon Elorzaren garaitik datorren auzia da, eta Bilduk ez du bere agintaldian konpontzea lortu. Aspaldi konpondu beharreko kontua zen, eta ezin dugu onartu ondorioak loiolatarrek ordaintzea”, salatu du Martin Ibabe EAJko zinegotziak.