Urgulleko Apaizen Pasealekua (Argazkia: Lide Ferreira)
Urgullek hobekuntzak izango ditu. Izan ere, udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, egokitzapen lanengatik itxita egon ostean, gaur arratsaldean Apaizen Pasealekua irekiko dute. Bestetik, San Telmo museotik gertu dagoen gunean, hau da, hegoaldeko hegalean, lanak egingo dituzte urritik aurrera. Euroestudios enpresak zonaldearen egoera zein den aztertzeko lanak egin ditu, eta Azpiegitura eta Zerbitzuetako departamendua obra exekutatzeko proiektua egiten ari da.