Arte Ederren eraikinak ehun urte beteko ditu ostiralean
Urteurrena ospatzeko asteartean eta ostiralean jarduerak egingo dituzte.
Aste honetan Arte Ederren eraikinak ehun urte beteko ditu. Urteurrena ospatzeko asmoz, Áncora Elkarte Zibikoak eta Arkhitektôon Biltzarrak astearte eta ostiralerako zenbait jarduera antolatu dituzte.
Asteartean, irailaren 9an, bi hitzaldi eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian. Lehenengoa, Kultura Arkhitektural Batetarantz, azken 300.000 urteetako euskal ondare arkitektonikoari buruz izango da. Bigarrenean, berriz, Arte Ederrak Jauregia: 1914-2014, Arte Ederren eraikinak Donostiaren historiaren baitan bizi izan duen 100 urteko historiaren inguruan arituko dira.
[/box]
Ostiralean, irailaren 12an, ospakizun ekitaldi bat egingo dute, Arte Ederren eraikinaren aurrean. Lehenengo, oroitarri bat inauguratuko dute; ondoren, Arte Ederren eraikinarekin lotura duten hainbat artistek kontzertuak eskainiko dituzte. Lehenik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Ganbera Talde batek filmetako soinu-bandak interpretatuko ditu, eraikinaren zinematografo izaera oroituz; eta, bigarrenik, bere ibilbide profesionala eraikinean hasi zuen Amaia Zubiria abeslariak Donostiako Orfeoiarekin batera kontzertua emango du.
[box]
ARTE EDERREN ERAIKINA 1914-2014
Irailak 9, asteartea. HITZALDIAK, 19:00etatik aurrera, Koldo Mitxelenan.
- Kultura Arkhitektural batetarantz. Hizlaria: Andoni Errazkin Beratzadi.
- Arte Ederrak Jauregia: 1914.2014. Hizlaria: Bigen Haretzederra Erentxun.
Irailak 12, ostirala. 100. URTEURRENA. 19:00etan.
- Plaka oroitarriaren inaugurazioa.
- Soinu bandak kinematographo batentzat. Euskadiko Orkhestra Symphonikoko Ganbera Taldea.
- Amaia Zubiriaren kontzertua.