Ikasturte berria iritsi da
Hezkuntza erreforma izango da protagonista aurtengo ikasturtean.
Donostiako haurrek gaur eman diote ongietorria 2014-2015 ikasturteari. Amara Berri Ikastolaren Morlans eraikinean, esaterako, ehundaka ikasle elkartu dira, bederatziak baino minutu batzuk lehenago. Txikienak gurasoekin batera iritsi dira eskolara; eta, helduagoak, berriz, lagun artean sartu dira ikastetxeko ateak ireki dituzten bezain laster. Pixkanaka-pixkanaka maila bakoitzeko ikasleak geletan sartzen joan dira, eta lehen egunari ekin diote.
LOMCE
Ikasturte hau izango da Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreforma abian jarriko duena. Izan ere, LOMCE erreforma ezartzen hasiko dira. Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailatan izango du eragina aurten.