UNED-Bergarak hitzaldi informatibo bat eskainiko du
2014-2015 ikastaroko eskaintza akademikoa aurkezteko asmoz, UNED-Bergarak hitzaldi informatibo bat eskainiko du asteazkenean, irailak 10, Koldo Mitxelena Kulturunean.
UNEDk tokiko zein urrutiko ikasketa metodologia uztartuz eta tutoreen laguntzaz baliatuz, ikasle bakoitzak duen denbora zein egoerara egokitzeko ikasketa baliabidea da. Gradu, Master, Doktoretza eta Etengabeko Prestakuntza Ikastaro eskaintza zabala eskaintzen du.
Hitzaldiaren ostean interesatua dagoen orok ikasketa sail desberdinetako buruekin biltzeko aukera izango du, zalantzak argitu ahal izateko.