Udaltzaingoak zazpi ibilgailu hibrido izango ditu
Komunikazio hobea izatea ahalbidetuko dute, eta egungoak baino ekologikoagoak dira.
Donostiako Udaltzaingoak zortzi ibilgailu berri eskuratu ditu, eta horien aurkezpena egin dute gaur goizean Babes Zibileko zinegotzi Nekane Burutaran eta Udaltzaingoko zuzendari Mikel Gotzon Santamariak, Alderdi Ederren. Ibilgailu horietatik zazpi hibridoak dira, eta egungoak baino ekologikoagoak dira. “Udalak gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak edukitzea, ingurumenarekin errespetua mantentzen duten praktikak sail guztietara zabaltzeko ingurumen politikekin bat dator”. Ibilgailuak renting bidez eskuratu dituzte, 81,506 euroren truke.
Eskuratutako ibilgailuek ondorengo ezaugarriak dauzkate: oinarrizko seineztatze eta sorospen ekipoa; komunikazio Tetra irrati digitala; PCa; eta, aztarna irakurtzailea. Azken hauek komunikazio hobea izatea ahalbidetuko dute, eta beharrezkoa izatekotan, aztarna digitalak hartu eta datu basean kontrastatzea, pertsona bat identifikatu ahal izateko.
Burutaranek esan duenez, prebentzioak Udaltzaingoaren eginkizunen ardatz nagusietako bat da, eta komunikazio ekipamenduak horretan lagunduko du, prebentziozko patruilak egiteko bideratuko baitira.