Pasealeku Berria asteartetik ostiralera bitarte itxita egongo da
Argazkilari Elkartea dagoen inguruan garabi handi bat jarriko dute.
Kosta departamentua egiten ari den lanen ondorioz, ibilgailu zein oinezkoek ezin izango dira Pasealeku Berrira sartu asteartetik ostiralera, hilaren 16tik 19ra, alegia.
Aipatutako lanak egiteko, Argazkilari Elkartearen aurrean garabi handi bat jarri behar dute. Honela, itsasoaren aurreko defentsarako azkeneko 40 blokeak jarri ahal izango dituzte.
Obra programazioaren arabera, posizionamendu maniobrak asteartean 15:00etan hasiko dituzte eta ordurako Pasealeku Berriak aparkatutako autoz libre egon beharko du. 20:00etan garabia lanak egiteko behin-behineko posizioan geldituko da. Asteazken eta ostegunean 10:00etatik aurrera, garabiak posizionatzeko maniobrak egingo dituzte, blokeak jartzen hasteko lanak hasi ahal izateko.
Blokeak bi egun horietan zehar jarriko dituzte, eta blokeren batekin gorabeheraren bat egonez gero, ostiralean blokeak jartzeko lanak egingo dituzte eta garabia pasealekutik kenduko dute.
Hortaz, ostiral arratsaldean, 18:00etarako, Pasealeku Berria libre gelditzea aurreikusten dute.