Inus Etxeberria omendu dute Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian
Donostiarra Arraun Elkarteak Inocencio Etxeberria Inus omendu du, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian. Arraunlaria izan zen Inus. 1950ean Kontxako Bandera lortu zuen, Esperanza elkartearekin. Horixe izan zen, hain zuzen ere, Donostiako talde batek lortutako azken Kontxako Bandera. Joan den abenduan hil zen, 85 urterekin, eta Donostiarrak gogoan izan du kaian klubak duen sotoan. Bertan, oroigarri bat jarri dute arraunlari ohiaren omenez.