Eskoziako bandera jarri dute udaletxean galdeketa babestuz
Eskozian gaur egiten ari diren galdeketaren harira jarri dute ikurra Alderdi Eder aldera ematen duen balkoi batean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko “ariketa demokratiko” horri keinu bat egin nahi izan dio udal gobernuak horrela. Galdeketari babesa agertzeaz gain, estaturik gabeko herriek erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.



