Ia 3.300 ikaslek hartuko dute parte aurtengo igeriketa kanpainan
Irailaren 24tik ekainaren 12ra arte iraungo du Donostia Kirolak antolatutako igeriketa sustapen kanpainak.
Lehen Hezkuntzako 42 ikastetxetako 3.258 ikaslek parte hartuko dute aurten Donostia Kirolak doan eskaintzen dituen igeriketa ikastaroetan. Ikasle guztiek igeriketako oinarrizko ezagutzak menperatzea du helburu kanpainak, eta horretarako 20 orduko ikastaro bat jasotzen dute sei eta zortzi urte bitarteko ikasleek.
Igerileku estalia duten zazpi udal kiroldegietan eskaintzen dituzten igeriketa saioak, euskaraz: Altza, Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrond, Yoldi eta Zuhaizti.
Behar bereziak dituzten haurrek ere badute ikastaroetan parte hartzeko aukera, irakasle laguntzaileak jartzen baitituzte; aurten 16 haurrek jasoko dute laguntza.



