Landareak ere izurriteen ordenantzan sartzea proposatu dute jeltzaleek
EAJk hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio udal gobernuak hiriko izurriteei aurre egiteko sortutako ordenantza proposamenari. Arratoi, labezomorro eta bestelako animaliez gain, landare inbaditzaileak ere ordenantza horretan sartzea nahi dute jeltzaleek, eta izurriteen aurka egiteko eremuak ere zabaldu nahi dituzte.
Udal gobernuaren ordenantzak eremu itxiak bakarrik hartzen ditu kontuan, baina Aitziber San Roman, zinegotzi jeltzaleak adierazi duenez, “izurriteek ez dituzte eremu itxiak eta irekiak edo eremu pribatuak edo publikoak bereizten, beraz, gure ustez izurriteen aurkako neurriek hiriaren ikuspegi osoa hartu behar dute. Hortaz, lorategiak, parkeak edo edukiontziak jartzen diren eremuak ere ordentzan sartzea komeni dela uste dute jeltzaleek.
Hortaz gain, izurriteei aurre egiteko neurriak indartzeko eta herritarrei izurriteen berri emateko baliabide gehiago jartzeko ere eskatu dute jeltzaleek.



