Donostia modaren hiriburua dela erakutsi nahi dute
SShops Donostiak, hirugarren urtez, hiriko saltokien estilo berezia nabarmendu nahi duen jarduera bat jarri du abian. EstiloSS izena jarri diote igandean egingo duten modaren jardunaldi honi. Protagonista nagusiak hiriko
saltokiak izango dira. Egunari hasiera Londres hotelean emango diote, 11:00etan. Show room bat irekiko dute, eta sarrera doakoa izango da. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da irekia
Street Style izeneko lehiaketa bat ere egingo dute. Epaimahai batek erabakiko du zein den kalean ibiltzeko look bereziena. Irabazleak hainbat sari jasoko ditu.
Arratsaldean, 17:30ean moda desfile bat egingo dute. La Perlara gerturatzen diren guztiek photocallean parte hartzeko aukera izango dute. 18:00etatik aurrera hiriko hainbat saltokitako jantziez gozatu ahal izango du publikoak.
