Zinemaldiaren harira, ikus-entzunezkoen arloko zenbait lagunek Gure Esku Dago mugimenduari ekarpen bat egin nahi diote.
Hilaren 27an, larunbata, Kursaaleko atarian elkartuko dira giza katea osatzeko.
Ahalik eta jende gehien elkartzea nahi dute. Kursaal ingurua eta bi zubiak giza kate baten bidez lotu eta inguratu nahi dituzte hilaren 27an, larunbatean. Zinemaldia dela eta, ikus-entzunezkoen arloko hainbat lagunek Gure Esku Dago dinamikarekin bat egin eta ekarpen bat egin nahi izan dute.
Larunbatean bertan ikus-entzunezkoen munduko jendea elkartzea nahi dute Kursaal atarian, argazki bat egiteko. Era berean, herritar guztiekin batera giza kate bat osatuko dute. Kursaal eraikina, Zurriolako zubia eta Santa Katalina zubia lotu nahi dituzte eskuekin. Gure Esku Dago-ren oinarriekin bat egiten duen orok bertan parte hartzeko eskatu dute.
Gure Esku Dago mugimenduaren kamisetak, ikurrinak, banderak, musika… Giza katea girotzeko edozer gauza eraman daiteke. Giza katea, auzo eta herrietan antolatuko dute, mapan ikus daitekeen moduan, eta 11:45ean geratu dira.