Udalak Amara Berriko Marinelen plazako saneamendu sarea berrituko du
Euri urak zuzenean ibaira bideratu nahi dituzte.
Egungo sarea bateratua da eta Amara Berriko saneamendu sarera isurtzen ditu, bai ur fekalak, baita euri-urak ere. Obra hauek urak bereiztea ahalbidetuko dute, eta ondorioz, ur fekalak sarera isuriko dira orain arte bezala, baina euri-urak ibaira bideratuko dira zuzenean. Marinelen plazako saneamendu sarea berritzeko proiektua egina dago, eta obra lizitaziora atera da. Lanek 243.644.62 euroko aurrekontua daukate.
