Oraindik asko du egiteko Zinemaldiak
http://youtu.be/WEH2wvPUb8M
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak hogei urte eman ditu Zinemaldian euskararen erabilera neurtzen.
Bagerakide eta behatzaileen laguntzari esker, euskarak Zinemaldian duen presentzia neurtu ahal izan du Bagera Elkarteak. Duela hogei urte hasi zen zinema jaialdiaren hizkuntza erabilera aztertzen, eta orain urte hauetako guztietako balorazioa egin du. IRUTXULOKO HITZAk Bagera Elkarteko Zuriñe Gonzalezekin hitz egin du egun euskararen erabilera zein neurritan egiten den jakiteko. Paperean ere argitaratu ditugu elkarteak plazaratutako ondorioak eta proposamenak.
