Xalba Ramirez: "Ez naiz inoiz erakunde terrorista bateko kide izan, eta beti lan egin dut publikoki"
Gaur 28 gazteen aurkako epaiketaren hirugarren saioa egiten ari dira, eta Jazint eta Xalba Ramirezek jada deklaratu egin dute epailearen aurrean. “Inoiz ez naiz erakunde terrorista batekoa izan”, adierazi dute biek ala biek. Jazint Ramirezek esan du Euskal Herriaren askapenarekin konprometitutako pertsona bat dela, eta Xalba Ramirezek adierazi du bere lana beti izan dela publikoa.