Bretxa merkataritza guneko zinema aretoko langileen protesta. (Argazkia: Lide Ferreira)
Bretxa merkataritza guneko zinema aretoa itxi ez dezaten eskatzeko, bertako langileak gaurko udalbatzarrera joan dira protesta egitera. Juan Karlos Izagirre alkatea hitz egiten ari zenean, langileek
Ocine ez itxi oihukatu dute aretoan zeudela. Gauza bera gertatu da geroago, PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok hitza hartu duenean. Hain zuzen ere, Gascok jakinarazi du, azken orduko berri gisa aurkeztuta, Ocinek zinema ixteko erabakiarekin atzera egiteko asmoa omen duela, eta, ondorioz, udal gobernuak Bretxarako aurkeztutako proiektua izango litzatekeela oztopoa zinema aretoak mantendu ahal izateko.
Ofiziala dena da urrian enpresa itxi eta langabezian izango zirela jakinarazi ziela langileei enpresak, joan den astean. Duela bi urte, enpresak dagoeneko zenbait neurri hartu zituen. Izan ere, zinema aretoak zituen galerak ikusita, Ocinek 2012. urtean langileen soldatak %10 jaistea erabaki zuen. Bestetik, Bretxa merkataritza gunearekin lokalaren errenta negoziatu nahi izan zuen, garestiegia zelakoan. Merkataritza gunearekin izandako solasaldiek, ordea, ez zuten emaitzarik izan.
Hamabost lagunek egiten dute lan aretoetan, eta sinadurak biltzen ibili dira erabakia saihesteko. Facebooken hasi ziren, eta gero sinadurak bildu zituzten;
Change.org webgunearen bidez, eta aurrez aurre ere.