"Egunen batean kontatu behar zen, eta egun hori iritsi da"
http://youtu.be/YLJehjw4CP0
IRUTXULOKO HITZAk eta BERRIAk Unax Ugalde ‘Lasa eta Zabala’ filmeko aktorea elkarrizketatu dute ‘Zurriolako Butaka saioan. Gazteizko aktoreak Iñigo Iruin abokatuaren larruan sartu da Pablo Malo donostiarraren filmean. Hasiera batean, paper hori proposatu ziotenean, ez zuen bere burua ikusi pertsonaia horretan.
Iñigo Iruin berarekin harremanetan jarri zen Lasa eta Zabala kasuari buruz hitz egiteko eta berak bizitakoa ikasteko. Halere, Pablo Maloren lana ez dela dokumental bat argitu nahi izan du: “Guk bizitza eman diegu pertsonaiei eta gure sentimenduak eman dizkiegu”. Lasa eta Zabalaren kasua Euskal Herriko historian gertaera latza izan dela adierazi du Ugaldek: “Egun batean kontatu behar zen, eta eguna iritsi da”. Filmari buruz esan du gogorra dela, baina hala izan behar duela uste du: “Gertatutakoa ere gogorra izan zen. Gauzak kontatu ditugu bortizkeria guztiarekin, gertatu zen bezala. Pablorekin hitz egin nuen torturen inguruan. Zer erakutsi, zer ez. Ni dena erakustearen aldekoa nintzen. Dena gertatu zen bezala kontatu behar da, berriz ez errepikatzeko”.
Kritika asko politikoak izango direlakoan dago Unax Ugalde: “Filmak baditu akatsak, ia film guztiek bezala. Kritika zinematografikoak badira, ongi etorriak izango dira. Baina politikoak badira… hori konpondu dezatela parlamentuan”.
Euskal zinemaren eta espainiar zinemaren egoera oso txarra dela aitortu du. Zulotik ateratzeko gauza asko egin behar dela esan du Ugaldek. Mexikora joango da lanera, eta urtarrilean hasiko da film berri bat filmatzera. Mexikoko presidentearen larruan sartuko da Ugalde.